Erreserbatu Online.

Precios y disponibilidad
Kontsultatu erabilgarritasuna eta prezioak

Donostia

Donostiara iristearekin bat, Kontxako hondartzak bainu eder bat hartzera edo urertzean paseatzera gonbidatzen zaitu; baita neguan ere. Badia benetan da dotorea. Igeldo mendiaren eta Santa Klara uhartearen ingurumarian dago, eta mundu osoan da ezaguna. Hiriak, baina, baditu beste bi hondartza eder: oinez ibiltzea gustuko baduzu, Zurriola hondartzan, surf zaleen gunean, has dezakezu zure pasiera; ondoren, Urgull mendia Pasealeku Berritik inguratu, eta azkenik, badia osoa zeharkatu, harik eta Ondarreta hondartzara iritsi arte. Hantxe izango duzu zain Haizearen Orrazia: Eduardo Txillida eta Peña Gantxegiren eskultura multzo monumental zoragarria, Kantauri itsasoaren kuraiaz hitz egingo dizuna.

 

Donostiako gune naturalak berez atsegingarriak badira ere, bertako biztanleen gustu onari esker, zubiak, plazak eta eraikinak are atsegingarriagoak bihurtu dira. Viktoria Eugenia antzokiaren, Maria Cristina hotelaren edo XX. mendearen hasieran aristokrazia goreneko pertsonen ostatu izan zen La Perla bainuetxearen aurretik igaroz gero, Belle Epoque garaian zaudela irudituko zaizu.

Bilbo

Eraldaketa honen ikonoa Guggenheim museoa da, Frank Gehryren lana. Arkitektura lan ikaragarria da, seguru asko entzuna izango duzuna. Etorri egin beharko duzu, zeure begiekin egiaztatzeko diseinuak eta arkitekturak hiri osoa bustitzen dutela; Abandoibarrako pasealekutik hasita. Museotik oso hurbil dago, eta ezin eztabaidatuzko xarma dauka. Bertan topo egiten dute eta biltzen dira eguna joan, eguna etorri, turistak zen bilbotarrak, korrikalariak zein familiak. Pasealekutik eraikin berriak ikusi ahal izango dituzu; hala nola Isozaki dorreak edo Iberdrolaren dorrea, Euskadiko garaiena. Diseinuzkoa da, halaber, hiriko metroa, Norman Fosterren zigilua daramana; eta baita Alondegia ere, Philippe Starckek kulturarako eta topaketarako gune bihurtu duen ardo biltegi zahar bat.

Ekainberri - Ekain kobazuloko erreplika

Itxaspe kanpinetik oso hurbil (10 km) aurkitzen da Ekaingo kobazuloa, non Europako zaldi pintura eta irudi paleolitiko garrantzitsuenak daudelarik. Bizi ezazue esperientzia berri bat Ekainberrin. Ordu batzuetan Madelein aroan Ekaingo marrazki zoragarriak egin eta bertan bizi izan zen giza talde hura bezala sentituko zarete. Haien kobazuloan eta munduan sartuko zarete, marrazkiak egingo dituzue garai hartako teknikak eta materialak erabiliz, ehiza egiten zuten moduaz gozatuko duzue edo nahiago baduzue sua haien modura egingo duzue. Ekainberri, hori eta gehiago delako.

Zumaia

Kostaldetik oinez, kotxean 10 minutura dago Zumaia

Deba. Kosta eta mendia

campingred
Itxaspe

Zure pribatutasuna garrantzitsua da guretzat

Webgune honek bere eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu zerbitzu hobea eskaintzeko eta zerbitzu pertsonalizatuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula uste dugu, baina edozein unetan alda dezakezu iritzia. Informazio gehiago aurkituko duzu gure Cookie Politikan.
Aceptar todas las cookies
Configuración de cookies