Erreserbatu Online.

Precios y disponibilidad
Kontsultatu erabilgarritasuna eta prezioak
Geoparkea

Geoparkea

Euskal Kostaldeko Geoparkeak ondare geologiko, paisajistiko eta kultural aberatsa du eta benetako aurkikuntza bidaia eskaintzen digu, denbora geologikoan eta gure historian barrena ibilaldi erakargarria eginez.

Zer da Geoparke bat?

Geoparkeak garapen jasangarrirako estrategien aldeko apustua egiten duten lurraldeak dira, euren balio natural eta kulturaletan oinarriturik. Euskal Kostaldeko Geoparkea, Euskal Herrian zein Kantaurialdean lehendabizikoa, asmo hauek Zumaia, Deba eta Mutrikuko herrietan praktikan jartzeko izpirituarekin eratu da.

 

Euskal Kostaldeko Geoparkean baliabide naturalak balioan jartzeko helburuarekin dihardugu lanean, bereziki eremu geologikoa, baina baita gure lurraldearen kultura propioa ere. Geure ondarea babestu nahi dugu belaunaldi berriei igortzeko. 

 

Halaber, Geoparkeak parte-hartzea bere ezaugarrietako bat izatea nahi du eta, honenbestez, zuen ideiak eta proposamenak gustura hartuko ditugu.

Geoparkeari buruz

Euskal Kostaldeko Geoparkea Zumaia, Deba eta Mutrikuko udalerriek osatzen dute eta Kantauri itsasoaren eta euskal mendien artean dago kokatua. 2010az geroztik, Europako eta Munduko Geoparkeen Sareko kide da, UNESCOk babestua.

 

Geologia da paisaia honetako egiazko protagonista, Lurraren historiako pasarte zirraragarrienak gordetzen baititu. Geoparkeko 13 kilometroko itsaslabarrek haitz-geruzek osatutako formazio ikusgarria gordetzen dute, Flysch izenekoa. Entziklopedia baten antzera, Lurraren historiaren 60 milioi urte baino gehiago irakur daitezke bertan. Bisitariak itsaslabarretan oinez ibil daitezke edota itsasontzian ibilaldi ederra egin, denboran zehar bidaiatzeaz gainera hainbat aurkikuntza egiteko, esaterako, geruza horien artean dinosauroen desagerpenarekin zuzenean lotutako lerro beltz eta mehe bat ikusi ahal izango dugu.

 

Kostaldetik barrualdera joanda, Karstaren mundua aurkituko dugu. Denbora hemen betirako gelditu dela dirudi. Bertan, Europako herri zaharrenetakoaren kultura eta ohiturak ezagutu ahal izango ditugu. Han-hemenka dauden kobazuloetako asko gure arbasorik urrunenen bizileku izan ziren, horien artean, Ekaingo kobazuloa, Gizateriaren Ondare izendatua.

 

Euskal Kostaldeko Geoparkeak liluratu egingo zaitu. Hemen denbora, lurra, bizitza eta gure espezie propioa dira protagonista. Zatoz eta deskubritu ezazu!

campingred
Itxaspe

Zure pribatutasuna garrantzitsua da guretzat

Webgune honek bere eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu zerbitzu hobea eskaintzeko eta zerbitzu pertsonalizatuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula uste dugu, baina edozein unetan alda dezakezu iritzia. Informazio gehiago aurkituko duzu gure Cookie Politikan.
Aceptar todas las cookies
Configuración de cookies