Surfa Euskal Kostaldean: Maila guztietarako olatuak
Zergatik aukeratu Itxaspe zure surf-bidaiarako?
Uretan ez zaudenean, arakatu Euskal Kostaldeko Geoparkeak eskaintzen duen guztia:
Surfa aktibitate oso garrantzitsua da euskal kostaldean eta gure kanpinaren kokapena aprobetxatuz euskal kostaldeko "hot spot" edo puntuberoak bisita ditzakezu. Itxaspeko olatuan (kanpinetik oso hurbil), Zumaia, Zarautz edo Debako hondartzetan (10 minutu eskas) surfeatudezakezu, edota pixkat luzeago gidaturik Mundaka, Hossegor...daude, ordubeteko distanzia baina gutxiagora. Eta surfean berria bazara,Deba, Zumaia eta Zarautzen surf eskolak daude.
Mutriku
Mutriku eta Deba bitarteko ezkerraldeko oso bizia da, edertasun handiko arroken kala batean finkatzen den kalitatezko point brake bat. Bere take off kritikoa nagusitzen da, olatuaren atal indartsuena. Olatu honetara itsaslabarraren goialdetik iristen gara, errepidetik ikusi ahal izanik.
Deba
Debako hondartzan aurkitzen da olatu handienetako bat, euskal itsasertzean aurkitu ahal duguna, Sorgin-Zulo eskuinaldeko ezaguna, ahaltsua eta 5 metroraino jasan ahal duena. Neguko hitzordu saihestenen arteko bat. Arroka eta hareazko bere hondoak bere arriskua hedatzera darama. Itsasoa urriagoa den egunetan, gailurrak hondartzan barrena aldizkatzen dira, itsasertzetik hurbil, hondoen arabera saio egokiak ekarriko dituztenak. Surf klub lokala erabilgarri dago.
Zumaia
Marea ezberdinen arabera aldatzen diren eskuinaldeko eta ezkerraldeko olatuak dakartza, San Telmo hondartzaren ekialdeak maila aurreratuagoa eskatzen du, hareazko eta arrokazko hondoak direla-eta. Hemen, itsasgoran itsaslabarrean erreboteak sortzen dituen ertza eratzen da, bodyboarder-en gozamenerako aldapak soruz. Hondartza honetan, izen bereko ermitarekin zaindua, flysch-en eredu ederrak aurkitzen ditugu, zientzia balio handiko eta edertasun handiko eraketa geologikoak, euskal itsasertzaren atal honetan ugariak direnak. Hemen duzu hurbileneko olatuen informazioa.
Orrua
Orruako olatua, izen bereko kalan finkatua, Gipuzkoako itsasertzeko kalitate handieneko itsas hautsia da; bere hondoan hodi egokiak sortzen dira, ezkerraldekoak zein eskuinaldekoak. 2 metroarino hartzen ditu eta hortik aurrera hasten da bere arreba nagusia, Roka Puta, hausten.
Roca puta
Euskal itsasertzeko big wave bikaina, indar handiko eskuinaldekoa, 5 metroraino iritsi ahal dena, guneko bigriders-en balentriak erakusteko antzeztokia; olatua errepidetik ikusi ahal da, zaleentzat erabateko ikuskizuna izanik. Ezkerraldekoan ere egin ahal da surfa, hodi gehiago eratuz, baina arriskutsuagoa da, itsasertzetik hurbilago hausten baitu.
Playa gris
Tow in olatu nagusiena, arraun surferako ere erabilgarria. Hemen garatu dira euskal surfaren saio luzeenak eta aberatsenak, mundu osoan ikusitako irudiak. Europako tow in talde onenek surfeatutako 10 metro baino gehiagoko olatuak. Olatu hau eta bere protagonistak olatu handiaren XXL sarietarako, munduko ospetsuenak, hautatu izan dira. Hausten duenean ezin duzu galdu.
Getaria
Egun berezietan batez ere hondartzaren eskuinaldea nagusitu arren, hondartzan beste olatu batzuek ere badaude, esaterako arroken ezkerraldekoa eta itsasgoraren ertzak. Bere hondoa hareazkoa eta arrokazkoa da, itsasoan aurrera doazen lastak daude. Ekialderantz orientatzen da eta hondoen arabera saio bikainak egin ahal dira. Hondartza oso ederra da, surf klub lokalarekin kontatzen du.
Zarautz
Gipuzkoako itsasertzeko spot aipagarria, Europa osoko surfisten harrobi onenetako bat eskaintzen duena. Euskal itsasertzeko hondartza luzeena da eta itsasautsi ugarirekin kontatzen du. Surfean hasteko ezin hobea izanik, 5 eskola baino gehiago ditu eskuragarri eta bere surf kluba kostaldeko aktiboenetako bat da. Urtean zehar lehiaketa ezberdinak ospatzen dira bertan, iraileko WQS munduko txapelketa opetsuena izanik. Mendebaldetik ekialdera portuko gailurrak nabarmentzen dira, bi metro baino gehiagoko olatuekin hausteko; La Marina eta Argiñano, hondartzako epizentroak dira eta kanala, kalitatezko saiotarako ekialdeko muturretik gune urrunena. Zarauzko giro surferoa harrigarria da, Argiñano eta herri-gunea berriz apartekoak.
Tlf: 943 02 96 00
Movil: 628 52 96 95
Web: www.yakosurf.com
Debako Santiago hondartza Euskal Kostaldeko ezagunenetako bat da, eta Lapari hondartzarekin batera, piko ugari eskaintzen ditu. Gozatu kalitate paregabeko olatuez, maila guztietako surflarientzako aukerekin. Surferako aproposa izateaz gain, bodyboard, paddle surf eta beste uretako kirol batzuentzako hondartza ezin hobea da. Udazkenean eta neguan, Sorgin-etxe inguruan, Euskal Kostaldeko olatu handienetako bat sortzen da.
Kanpinetik gertu, Sakoneta inguruan (biotopo babestuaren barruan), olatu on ugari aurki daitezke.
Kanpinetik oinez joanda, kalatxo hurbilenean dago olatu hau. Sakonera gutxiko ura da eta itsaso mugitua behar du, baina ez oso handia; bestela, korronteak oso indartsuak izaten dira eta olatuak ez dira oso garbiak ateratzen. Adituentzako olatua da eta era guztietako ariketak egiteko aukera ematen du, hodiak barne.
Puntu honetan surfeatzen hasi zirenean, hartu zuten lehen olatua "Itziarko Ezkerra" izan zen. Inguru honek arriskua du, hondoan beti baitago harrokaren bat. Olatua pasabide baten gainean lehertzen da; baina korronteek zaildu egiten dute leku berean mantentzea, batez ere itsasoa handia denean. Lehen sekzioa adituentzat da, eta bigarrena surflari esperimentatuentzat.
Basajaun, aldiz, itsasoan barnerago dago. Ezkerra laburra baina indartsua da, eta eskuina luzea eta leunagoa. Ez da erraza bertara iristea; nahiko urruti dago. Ez da istripu bat izateko lekurik onena.
Ctra. Nacional 634 km 38. A-8 Salida n54
20829 ITZIAR-DEBA - GUIPÚZCOA - País Vasco Spain
Teléfono. +34 943199377
mail. itxaspe@hotmail.es
PSS00015 TSS00007