Erreserbatu Online.

Precios y disponibilidad
Kontsultatu erabilgarritasuna eta prezioak

Eskalada

Euskal Herrian betidanik izan da mendizaletasuna, eta harkaitz eskaladak jende ugari erakartzen du. Bertikaltasuna maite baduzu, Itxaspe Kanpinean azalduko dizkizugu gure inguruan eskaladarako aukerak, aukera zabala dago eta. Zumaian "Joxemite" (hareharria, 12 bia) eta Azpeitian (kareharria, 50 bia), biak ere kanpinetik 12km-ra. Kotxez 30 minutura Santa Barbara (Hernani) eta Araotz (Oinati) dira kirol eskaladarako toki handienak, bien artean 500 bia dira. Abentura pixkat nahiago baduzu, Atxarte (luze anitzeko biak) eta Txindoki (arista erreza eta oso gomendagarria) izango dira aukerak.

Joxemite
Haitz mota: Hare harri konpaktua
Eskalada mota: Deportiboa, aderentzia eta fisura

Bia kopurua: 12

Gradoa: Baxua

Non: Zumaia, 12km Itxaspe kanpinetik

 

Kantera
Haitz mota: Kare harria gris-marroia
Eskalada mota: Deportiboa, denetarik (bertikala, aderentzia eta desplomea)

Bia kopurua: 48

Gradoa: Denetarik, 8a+ arte

Non: Azpeitia, 12km Itxaspe kanpinetik

 

Santa Barbara

Haitz mota: Kare harri grisa

Eskalada mota: Deportiboa, denetarik (bertikala, aderentzia eta desplomea)

Bia kopurua: 100

Gradoa: Denetarik, 8c arte

Non: Hernani, 30km Itxaspe kanpinetik

 

Atxarte

Haitz mota: Kare harri grisa

Eskalada mota: Deportiboa, baina baita ere auto-protekzioa luze anitzeko biatan

Bia kopurua: 345

Gradoa: Denetarik, 8c+ arte

Non: Abadiño, 40km Itxaspe kanpinetik

 

Araotz

Haitz mota: Kare harria

Eskalada mota: Deportiboa, denetarik (bertikala, aderentzia eta desplomea)

Bia kopurua: 295

Gradoa: Denetarik, 9a arte

Non: Oinati, 50km Itxaspe kanpinetik

 

Txindoki

Haitz mota: Kare harria

Eskalada mota: luze anitzeko biak

Bia kopurua: 22 (denak luze anitzekoak)

Gradoa: Baxua-ertaina

Non: Larraitz-Abaltzisketa, 48km Itxaspe kanpinetik

campingred
Itxaspe

Zure pribatutasuna garrantzitsua da guretzat

Webgune honek bere eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu zerbitzu hobea eskaintzeko eta zerbitzu pertsonalizatuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula uste dugu, baina edozein unetan alda dezakezu iritzia. Informazio gehiago aurkituko duzu gure Cookie Politikan.
Aceptar todas las cookies
Configuración de cookies