EuskaraEspañolEnglishNederlandsFrenchDeutsch

Geoparkea-Flysch

Informazio Turis eta Aktibitateak

Erreserbak:

Bannerra
Bannerra
Museoak
PDF fitxategia Inprimatu E-posta

 

Paleolitikoaren aztarna arkeologikoetatik hasi eta adierazpen artistiko modernoetara, denetarik aurki daiteke arteaz eta historiaz gozatzeko eta ikasteko esparru hauetan. Izen eta interes handiko museo eskaintza zabala dago Euskadin. Euskal Herriaren jatorriaren arrastoari jarraitzeko, itsasoaren zein zientziaren sekretuak ezagutzeko edota Bilboko Guggenheim Museoa buru duen abangoardiako arteaz gozatzeko parada izango du bisitariak horietan.

 

 

 

Aquariuma

Donosti, 32 km

 

Itsas munduaren alde didaktikoa eskaintzen du Donostiako Aquarium-Itsas Jauregiak, faunaren eta floraren erakusketa zabal baten bidez.

Hiru erakusketa-gune ditu: Ozeanarioa metakrilatozko tunel batek zeharkatzen du, eta, horri esker, 360 graduko ikuspegia eskaintzen du, bertan dagoen faunaz -batez ere marrazoez- gozatzeko aukera paregabea.

Bigarrean gunean ozeanografia-bildumen erakusketa dago, eta hirugarrenak Donostia eta inguruetako itsas historia du oinarri.

Bisitariek parte hartze aktiboa izan dezaten, Donostiako Aquarium-Itsas Jauregiak egitarau zabala eskaintzen du. Azpimarratzekoak dira, bisita gidatuak, murgilaldiak, itsas mundua gauez nolakoa den ezagutzeko aukera ematen duen "Arrain artean lotan" programa eta hitzaldiak, besteak beste.

 

 

Bildumak:

 

Akuario tropikalak eta ozeanarioa erreka tropikalarekin, Karibeko arrezifea, Indopazifikoko arrezifea, arrain pelagikoak, ukitu daitekeen akuarioa, itsasugeak, mundu txikiak eta arrain arriskutsuak.

 

 

Programazioa:

 

Bisita gidatuak, murgilaldiak, "Arrain artean lotan" programa eta hitzaldiak, besteak beste.

 

Aquarium

 

Guggenheim

Bilbo, 60 km

 

Bilbo berriaren ikurra, Guggenheim Bilbao Museoa, XX. mendeko proiektu kultural garrantzitsuenetarikoa da. Museoan bildutako bilduma iraunkorrak azken lau hamarkadetako artistarik esanguratsuenen lanak jasotzen ditu, baita Solomon R. Guggenheim Foundation elkarteak maileguan utzitako artelanak ere. Gainera, Fundazioak babestuta, programazio berezia eskaintzen du. Guggenheim Bilbao Museoko hainbat aretotan muntaia monografiakoak daude ikusgai; beste batzuetan, aldiz, Museoan erakusteko espresuki egindako lanak daude. Horrez gain, Euskadiko eta Espainiako Estatuko arte garaikideak ere aparteko lekua dute Museoan. Lan horiek eta bilduma iraunkorra osatzen duten gainerako guztiek egungo joeren ikuspegi zabala eskaintzen dute.

 

Zuloaga

 

Zumaia, 12 km

 

Garai batean Santiagora zihoazen erromesentzako ostatua izan zen eraikinean dago ikusgai Zuloagaren bilduma. Ignacio Zuloagaren lan garrantzitsuak eta artistak bere bizitzan bildu zituen beste behar batzuk daude bertan. Besteak beste, El Grecoren "Kristo Gurutzean" (1590-1600), Goyaren "Palafox Jenerala" (1808) eta "Baenako Kondesa" (1800), Zurbaranen "Santa Úrsula", Vicente Lopezen "Martínez de la Rosa" (1845) eta Luis Moralesen "Pietatea".

Horiekin batera, ikusgai daude Rodinen "Deabrua eta Haragia" eta Gustav Mahlerren bustoa, eta Julio Beobide eskultore zumaiarraren "Kristo Gurutziltzatua" ere.

 

Zuloaga museoa

 

Miramon Zientziaren KutxaEspazioa

Donostia, 32 km

 

Ingurune natural batean dago Zientziaren kutxaGunea, Donostiako Miramon Parke Teknologikoan, hirigunetik hamar minutura. Zientzia gizarteratzeko 8.000 metro karratu baino gehiagoko zentroa da, adin guztietakoentzat egokia; bertan, sentsazioekin jolasten da, sistema interaktiboen bidez.

Erakusketa iraunkorra zabaldu egin da duela gutxi, eta erakusketa horretan, 170 modulu esperimentalez gain, Energiari, Iraunkortasunari eta Gipuzkoako zenbait ingurumen-aktibori buruzko erakusketa berriaz gozatuko dugu: "Gaia". Bestalde, 142 eserleku dituen Planetarium digital berria dugu, hainbat aukera dituena: ikuskizun ugari, behatoki astronomikoa 30 metro karratuko dorre batetik izarrak ikusteko, eta bi simulagailu ("Errusiar mendia" eta "Tranbia") dituen eremu ludiko bat. Horrez gainera, 4-8 urte bitarteko haurrentzako bi atal ditu, "Txikiklik" eta "Planetarium Txiki" izenekoak. Horiek guztiek osatzen dute kutxaGunea, Donostiako Zientziaren Museoa.

Ekitaldien programazia: Asteburuetan eta jaiegunetan bisita gidatuak eskaintzen dira, bai eta "Gaia" ezagutzeko bisita esklusiboak ere. Gainera, kutxaGuneko ikuskizunek tente jarriko dizute ilea Elektrizitatearen Antzokian (urte osoan antolatzen dira eta adin guztietarako dira, batez ere familientzat, taldeentzat eta enpresentzat).

 

kutxa.jpg

 

Chillida Leku

Hernani, 30 km

Bere lana ezagutarazteko gogoz sortu zuen Eduardo Chillidak Chillida-Leku Museoa XVI. mendeko Zabalaga baserrian. Baserriaren inguruko zelaietan burdinaz eta granitoz egindako 40 pieza handi baino gehiago daude. Eraikinaren barnean, berriz, tamaina txikiagoko lanak daude ikusgai, margolanak eta Chillidak egindako lehendabiziko gorputz-enborrak. Baina Museoaren benetako izaera kanpoan dago, ezbairik gabe, aire librean jarrita dauden eskulturen xarman. Chillida-Leku toki berezia da, Chillidaren eskultura maitatuenak eta bere lanaren mamia biltzen dituen gune magikoa.

 

Chillida Leku