|
Albontza Irijalbak eskainitako irudiak. Kostaldeak, Gipuzkoako itsasertzeko mendebaldeko sektorean kokatuta dagoenak, Deba ibaiaren bokalearen (izen bera duen herrian) eta Urola ibaiaren bokalearen (Zumaia) artean, 8 kilometroko itsaslabarra du; bertako paisaiaren edertasunak edonor liluratzen du. Zati horrek balio geologiko eta geomorfologiko handiko eta nazioartean ospe handia duten elementuak ditu, baita euskal itsaslabarreko itsas ekosistema aberatsena eta konplexuena ere. Eremuaren irisgarritasun nekezak balio natural guztiak ondo kontserbatzea ahalbidetu du; hori dela eta, gure komunitateko altxor natural interesgarriena eta ezezagunena bihurtu da. Paisaiaren ikuspuntutik, inguruneak ondo bereiztutako hiru unitate erakusten ditu: barnealdeko lurreko landazabalak, itsaslabarrak eta marearteko zabalgune zabala. Kantauri itsasoaren indarrak flysch buztinmaterial bigunak higatu ditu kostaren eremu honetan, atzera egiterakoan Europako marearteko zabalgunerik handienetako bat uzten duten itsaslabar ikusgarriak zizelkatuz. Plataforma horizontala arroka geruza zorrotz eta berezi paregabez dago osatuta, ikuspegi liluragarria eskainiz. Itsaslabarrek eta horrekin lotutako bereizgarri geomorfologiko guztiek (zintzilik dauden ibarrak, senaia txikiak, eroritako bloke handiak, higadura diferentzialak) liburu itxurako formazioak osatzen dituzte. Flysch-en geruzatutako materialek lehen ordenako santutegi geologikoa irudikatzen dute nazioarte mailan. Zumaiako flysch formazioa munduko azaleratze ikusgarrienetariko bat eta ondoen aztertutakoa da; izan ere, berrogeita hamar milioi urtetan lurreko gertaera klimatiko, biologiko eta geologiko guztiak biltzen ditu. Egun, geruza horiek posizio bertikalean daude, eta azaleratzea Lurraren historiaren liburu handi bihurtzen da; bertan, gure planetaren bilakaeraren gaineko sekreturik onenak ezagutu ahal izango ditugu; hau da, duela 65 milioi urte gertatu zen dinosauroen desagerpena (K/T muga), ziklo klimatikoak, azken berotze klimatiko nagusia (P/E muga), Pirinioen altxamendua eta abar. Orain dela gutxi, Zumaiako paleozenoa aukeratu du nazioarteko komunitate geologikoak DanienseSeladiense eta Seladiense-Tanetiense estratotipoak (60,8 eta 58,7 m.u.-tan datatuak, hurrenez hurren) barne hartzeko; horrela, zalantzarik gabe merezia duen onarpen ofiziala jaso du. Mundu berri bat ezagutzeko denboran zehar bidaia zoragarri batean. Aipatutako interes geomorfologikoaz eta geologikoaz gain, marearteko zabalguneak gure itsasertzeko ekosistemarik aberatsena eta konplexuena hartzen du. Urmaelek benetako akuario naturalak irudikatzen dituzte eta komunitate platonikoko, bentonikoko hainbat espeziez gain, algak, arrainak, krustazeoak, muskuiluak eta ekinodermoak ere ikus daitezke bertan. Biodibertsitate, kolore eta forma bizien leherketa.
|

















