|
Igerilekuaren ondoan dagoen eraikin nagusian kokaturik, ikuspegi zoragarriak eskeintzen ditu inguruko itsaslabar, mendi eta Mutriku eta Donostia arteko kostaz gozatzeko. Apartamentuek dituzten lehio haundiak naturarekin bat sentiaraziko dizute. Kanpineko instalazioak erabiltzeko aukera dago: igerilekua, barbakoak, solariuma, umeentzako parkea, dohainiko WIFI konexioa,.. Ezinduentzat egokituriko apartamentua ere badugu. Edozein galdera izan ezkero beldur gabe deitu.
2 lagunentzako Apartamentu-EstudioaGela bakarra birentzako ohearekin, butakak, bitrozeramikadun sukalde amerikarra (tresnekin) eta mikrouhina, hozkailua, telebista eta berogailua. Dutxadun komuna. Ohe arropa eta eskuoihalak barne.
2/4 lagunentzako Apartamentu-Estudioa Ohe doble bat eta bi pertsonentzat sofa-ohea. Bitrozeramikadun sukaldea (tresnekin), mikro-uhina, hozkailua, telebista eta berogailua. Dutxadun komuna. Ohe arropa eta eskuoihalak barne. 2/4 lagunentzako ApartamentuaBi pertsonentzako ohea duen logela eta bi pertsonentzat sofa-ohe bat sukalde-egongelan. Bitrozeramikadun sukaldea (tresnekin), mikro-uhina, hozkailua, telebista eta berogailua. Dutxadun komuna. Ohe arropa eta eskuoihalak barne.
4/6 lagunentzako ApartamentuaBi logela ohe dobleekin eta egongelan beste birentzako sofa-ohea. Bitrozeramikadun sukaldea (tresnekin), mikrouhina, hozkailua, telebista eta berogailua. Dutxadun komuna. Ohe arropa eta eskuoihalak barne. ![]() ![]() ![]() |
















